XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Radio Paysek bere egoitzaren polizi miaketa salatu du

PARISE

Radio Pays irrati kateak joan den astean Parisen duen egoitzan Frantziako Poliziak egin zuen miaketa eta Txalaparta Irratiko bi langileren itaunketa luzea salatu zituen atzo.

Irrati kate honen barruan funtzionatzen du astearte eta asteazkenero Txalaparta irratiak, Parise aldean kartzelaratutako euskal presoei eta beren senideei bereziki zuzendutako saio batekin.

Radio Paysek prentsa ohar batean azpimarratu zuenez, ez dago inolako inkulpaziorik edo kargurik irrati katearen aurka, eta miaketan ez zuten ETArekin lolutako agiri politikorik atzeman.

Radio Paysen egoitza asteartean miatu zuen Frantziako Polizia Judizialak Laurence Le Vert Pariseko epailearen aginduz.

Radio Paysen irratsaioetan aukera uzten zaie preso politikoen hurbilekoei senideen arteko mezuak pasatzeko, Radio Paysen komunikatuak dioenez.